Kategoriak
BBK

BBK Trends Forum 2022

Hainbat kontinentetan joerak erabiltzen ari diren profesional eta erakundeekin topaketa, berrikuntzan, hazkundean, sorkuntzan eta etorkizunaren eraikuntzan duten eginkizuna azalduko diotelarik publikoari.

Biltzarrean, joeretako profesionalek eta erakundeek beren metodoak, esperientziak eta ikasteko prozesuak partekatuko dituzte, eta enpresek joerak beren onurarako zelan balia ditzaketen ulertzeko diseinatutako goi-bilera eratuko dute.

Egun osoko programa da, formatu exekutiboan, berbaldi laburrekin eta jarraian eztabaida eta galderekin, joeren ahalmena eta enpresa eta erakundeen eguneroko lanari egiten dizkioten ekarpenak ezagutzeko, ikuspegi praktikotik.

Argibide gehiago: www.bbk.eus

Kategoriak
BBK

BBK ZIENTZIA IREKIA 2022

BBK Kunak, GJHen Etxeak, ‘BBK Zientzia Irekia 2022’ hartuko du uztailaren 14tik 16ra; BBK-k bultzaturiko hirugarren edizio honetan bere helburu nagusia berriro izango da Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta sormena pertsona guztien eskura jartzea, txikitatik bokazio zientifiko-teknologikoak gehitzeko.

Edizio berri honetan, BBK Zientzia Irekia 2022 jardunaldiak bi formatu berritzailetan banatuko du programazioa: Txokoak eta Tailerrak, goizeko eta arratsaldeko txandetan.

Jarduera guztiak doakoak izango dira, aurrez izena emanda esteka honetan.

Argibide gehiago: www.bbk.eus

Kategoriak
BBK

Xabier Sagredo reconocido en los premios tu economía como “mejor dirección empresarial

El presidente de BBK, Xabier Sagredo, ha recogido hoy en Madrid el Premio Tu Economía, en la categoría Mejor Dirección Empresarial, unos galardones impulsados por el diario La Razón que distinguen a empresarios y emprendedores que, con su esfuerzo y talento, contribuyen día a día a crear riqueza y a modernizar la economía nacional, haciéndola más competitiva y resiliente. Este año se ha celebrado la VIII edición y el jurado ha reconocido a Xabier Sagredo por su sólida gestión al frente de la Fundación Bancaria BBK durante los últimos 7 años, un periodo en el que ha conseguido afrontar con éxito los retos que se derivaron del proceso de concentración del mercado financiero español y ha puesto en marcha un modelo de hacer empresa basado en la competitividad sostenible.

Bajo su Presidencia, la gobernanza de la Fundación se ha transformado, instaurando un sistema sólido, aplicando un método de gestión diseñado con un nivel de exigencia superior al requerido y basado en la organización y el control, la transparencia, la eficacia y la eficiencia. Gracias a este método, se previenen malas praxis y se evitan casos de mala gestión”, valoran desde los Premios Tu Economía.

Por su parte Xabier Sagredo ha manifestado: “Este reconocimiento me llena de alegría, de ilusión y, sobre todo, me da impulso.  Están siendo unos años difíciles para todos, en los que nos están sobreviniendo diferentes acontecimientos y catástrofes, uno tras otro, y a los que tenemos que hacer frente desde la dirección de las organizaciones con rapidez, con aplomo y con visión. Sucesos que ponen de manifiesto la importancia de una gestión cautelosa y resiliente, bajo criterios ESG (medioambientales, sociales y de gobierno corporativo), que tenga en cuenta los ODS y donde las personas tienen que estar en el centro”.

Siete años de sólida gestión

En los siete años que Xabier Sagredo lleva al frente de la Fundación Bancaria BBK ha conseguido afrontar con éxito los retos que se derivaron del proceso de concentración del mercado financiero español. Así, ha logrado consolidar un triángulo funcional que rige su organización: el que conforman la obra social, el negocio bancario y las participaciones industriales. En los peores momentos de la crisis financiera, BBK ya dio muestras de su fortaleza y solidez, superado con éxito los conocidos tests de estrés, cada vez más exigentes. Además, tomó la decisión de no salir a Bolsa, de forma muy acertada, ya que la misma se ha traducido en dejar de perder más de 2.000 millones de euros (dato avalado por un estudio de la Universidad de Deusto), lo que ha permitido que BBK siga activa, siendo el accionista mayoritario de Kutxabank y modernizando su obra social, clave para la sociedad vizcaína, y que a día de hoy es la primera obra social del estado en inversión.

Por último, cabe destacar que Xabier Sagredo ha implantado un modelo de hacer empresa basado en la competitividad sostenible y en la consecución de los Objetivos de Desarrollo Sostenible de la Agenda 2030. Desde BBK, Xabier Sagredo apuesta por un cambio de modelo social, económico y ambiental que representa el fin del “cortoplacismo”. Defiende un modelo socioeconómico que atañe a empresas, a instituciones, a entidades y a ciudadanía, basado en una competitividad justa, que apuesta por la innovación, por la tecnología y por el talento, pero que respeta los criterios sociales, ambientales y de gobernanza, y que hace reflexionar profundamente sobre las consecuencias de cada una de las decisiones que se toman en el día a día. Se trata, por tanto, de un modelo socioeconómico global que surge de la necesidad de anteponer la preservación del estado de bienestar a lo puramente económico, basado en la coherencia en la toma de decisiones en todos los ámbitos (personal, laboral, medioambiental, etc.) y todos los roles (consumidor, empresa, instituciones, etc.). Un modelo basado en valores, ética y humanismo.

Perfil de Xabier Sagredo

Nacido en Portugalete hace 49 años, creció en Trapagarán (Vizcaya). Licenciado en Ciencias Económicas y Empresariales por la Universidad del País Vasco, ha desarrollado su trayectoria directiva en la empresa privada, sobre todo en los ámbitos financiero y empresarial y cuenta con diferentes postgrados. De su espíritu emprendedor, quedó constancia ya en la época en la que compaginaba sus estudios con las clases particulares que impartía en sus ratos libres. Y de su vigor y energía, da muestra su trayectoria laboral.

Inició su andadura en Ipar Kutxa en 1997, donde fue asumiendo cada vez más responsabilidades. Primero, en el área de Auditoría Interna y, posteriormente, en la Dirección del Área de No Negocio y de Expansión y Patrimonio. Diez años después, abandonó la banca para crear, junto con otros socios, la concesionaria Transitia, donde llegó a ocupar la Dirección General. Al mismo tiempo que desarrolló su trayectoria profesional, la compaginó con su participación en distintos consejos de administración para diversas empresas y entidades de especial significación, como Iberdrola Generación, siendo, además, miembro de la Comisión de Auditoría y Cumplimiento de la energética.

Entre 2012–2013, fue vicepresidente de BBK y lideró la Comisión de Auditoría. De 2013 a 2015, desempeñó el cargo de máximo responsable de la entidad financiera, puesto que ocupó hasta su nombramiento como presidente la Fundación Bancaria BBK.

Otros galardonados en los Premios Tu Economía 2022

Además de Xabier Sagredo, en la VIII Edición de los Premios Tu Economía, se ha reconocido a Tobías Martínez, CEO de Cellnex Telecom, en la categoría Trayectoria Profesional; al Banco Sabadell como Mejor Valor Ibex 35; a Nautalia, como Mejor Gestor de Crisis durante la Pandemia; a American Express (Amex) como Mejor Política de Recursos Humanos; al diseñador de complementos de moda Daniel Chong como Premio CaixaBank pyme; a Viajes El Corte Inglés, como Premio a la Internacionalización; MIC Insurance, como Mejor Compañía de Seguros de Caución; Innolab, el hub de innovación para la economía digital impulsado Cofidis, como Mejor Iniciativa Empresarial; LUDA Partners, la compañía que ayuda a las farmacias con los problemas de suministro de medicamentos en España, como Mejor Iniciativa Digital, y Heineken España como Mejor Empresa de Impacto Social y Medioambiental.

Kategoriak
BBK

Xabier Sagredok “enpresa-zuzendari onena” saria jaso du tu economía sarietan

Xabier Sagredo BBK-ko presidenteak Tu Economía Saria jaso du gaur Madrilen, Enpresa Zuzendari Onena kategorian. La Razón egunkariak bultzatutako sari hauek enpresaburuak eta ekintzaileak nabarmentzen dituzte, beren ahalegin eta talentuarekin egunero aberastasuna sortzen eta ekonomia nazionala modernizatzen laguntzen baitute, lehiakorragoa eta erresilienteagoa bihurtuz. Aurten VIII. edizioa izan da, eta epaimahaiak Xabier Sagredo saritu du azken 7 urteetan BBK Banku Fundazioan egindako kudeaketa sendoagatik. Aldi horretan, Espainiako finantza-merkatuaren kontzentrazio-prozesutik ondorioztaturiko erronkei arrakastaz aurre egitea lortu du, eta lehiakortasun iraunkorrean oinarritutako enpresa egiteko eredu bat jarri du martxan.

“Bere lehendakaritzapean, Fundazioaren gobernantza eraldatu egin da, sistema sendo bat ezarriz, behar baino ere eskakizun-maila handiagoko kudeaketa-metodo bat aplikatuz, antolaketan eta kontrolean, gardentasun, eraginkortasun eta efizientzian oinarritua. Metodo horri esker, praxi txarrak prebenitzen dira eta kudeaketa txarreko kasuak saihesten dira”, Tu Economía Sarietatik baloratu dutenez.

Bestalde, Xabier Sagredok adierazi du: “Errekonozimendu edo sari honek pozez eta ilusioz betetzen nau, eta, batez ere, bultzada ematen dit. Urte zailak ari dira izaten guztiontzat, hainbat gertakari eta hondamendi ari zaizkigu gertatzen, bata bestearen atzetik, eta horiei azkar, lasaitasunez eta ikuspegiarekin egin behar diegu aurre erakundeen zuzendaritzatik. Gertakari horiek agerian utzi dute kudeaketa zuhur eta erresilientearen garrantzia, ESG (ingurumen, sozial eta gobernu korporatibo) irizpideen araberakoa, GJHak kontuan hartu eta pertsonak erdigunean izango dituena”.

Zazpi urteko kudeaketa sendoa

Xabier Sagredok, BBK Banku Fundazioko buruzagitzan daramatzan zazpi urteetan, arrakastaz egin die aurre Espainiako finantza-merkatuaren kontzentrazio-prozesutik ondorioztaturiko erronkei. Horrela, bere erakundea zuzentzen duen triangelu funtzionala ─gizarte-ekintzak, banku-negozioak eta industria-partaidetzek osatua─ sendotzea lortu du. Finantza-krisiaren unerik txarrenetan, BBK-k bere indarra eta sendotasuna erakutsi zituen, eta arrakastaz gainditu zituen estres test ezagunak, gero eta zorrotzagoak. Gainera, Burtsara ez ateratzeko erabakia hartu zuen, eta bai asmatu ere; izan ere, 2.000 milioi euro baino gehiago galtzeari utzi dio horrela (Deustuko Unibertsitatearen ikerketa batek abalaturiko datua da), eta, horri esker, BBK-k aktibo jarraitu du, Kutxabanken akziodun nagusia izaten eta bere gizarte-ekintza modernizatzen, funtsezkoa baita Bizkaiko gizartearentzat, gaur egun, estatuko lehen gizarte-ekintza izanik inbertsioan.

Azkenik, azpimarratzekoa da Xabier Sagredok enpresa egiteko eredu bat ezarri duela, lehiakortasun iraunkorrean eta 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuen lorpenean oinarritua. BBKtik, gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-eredua aldatzeko lan egiten du Xabier Sagredok, eta aldaketa horrek epe laburreko ikuspegi edo kortoplazismoaren amaiera adierazten du. Enpresei, instituzioei, erakundeei eta herritarrei dagokien eredu sozioekonomikoa defendatzen du, bidezko lehiakortasunean oinarritua, berrikuntzaren, teknologiaren eta talentuaren alde egiten duena baina gizarte-, ingurumen- eta gobernantza-irizpideak errespetatuz, eta egunerokoan hartzen diren erabakietako bakoitzaren ondorioei buruzko hausnarketa sakona ere eragiten duena. Beraz, eredu sozioekonomiko globala da, ongizate-estatua babestea ekonomia hutsaren aurretik jartzeko premiatik sortua, eta gure bizitzako eremu guztietan (pertsonal, lan, ingurumen eta abarretan) eta rol guztietan (kontsumitzaile, enpresa, erakunde… gisa) erabakiak hartzeko orduan koherentzian oinarritzen da. Balioetan, etikan eta humanismoan oinarritutako eredua.

Xabier Sagredoren profila

Portugaleten jaio zen duela 49 urte, eta Trapagaranen (Bizkaia) hazi zen. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta enpresa pribatuan egin du bere zuzendaritza-ibilbidea, batez ere finantza- eta enpresa-esparruetan, eta zenbait graduondoko ditu. Bere espiritu ekintzailea agerian geratu zen bere ikasketak eta tarte libreetan ematen zituen klase partikularrak uztartzen zituen garaian. Eta bere lan-ibilbideak erakusten ditu bere indarra eta kemena.

Ipar Kutxan hasi zen 1997an, eta gero eta ardura gehiago hartu zituen han. Lehenik, Barne Auditoriako arloan, eta, ondoren, Ez Negozio eta Hedapen eta Ondarea arloaren zuzendaritzan. Hamar urte geroago, banka utzi eta, beste bazkide batzuekin batera, Transitia kontzesionarioa sortu zuen, Zuzendaritza Nagusia hartzera iritsi zelarik. Bere ibilbide profesionala garatu eta aldi berean garrantzi bereziko hainbat enpresa eta erakundetako (Iberdrola Generación…) administrazio-kontseiluetan parte hartu zuen eta, gainera, energia-konpainiako Auditoria eta Araudia Betetzeko Batzordeko kide izan zen.

2012-2013 bitartean, BBK-ko lehendakariorde eta Auditoria Batzordeko buru izan zen. 2013tik 2015era, finantza-erakundeko arduradun nagusia izan zen, eta postu horretan egon zen BBK Banku Fundazioko lehendakari izendatu zuten arte.

Beste saritu batzuk Tu Economía 2022 Sarietan

Xabier Sagredoz gain, Tu Economía Sarien VIII. edizioan beste hauek ere saritu dituzte: Tobías Martínez, Cellnex Telecom-eko CEO, Ibilbide Profesionala kategorian; Banco Sabadell, Ibex 35 Balore Onena; Nautalia, Pandemia garaian Krisi Kudeatzaile Onena; American Express (Amex) Giza Baliabideetako Politika Onena; Daniel Chong moda-osagarrien diseinatzailea, CaixaBank pyme saria; Viajes El Corte Inglés, Nazioartekotzeari emandako saria; MIC Insurance, Kauzio Aseguru Konpainia Onena; Innolab, ekonomia digitalerako berrikuntza hub-a Cofidis-ek bultzatua, Enpresa Ekimen Onena; LUDA Partners, Espainian medikamentu-hornikuntza arazoekin farmaziei laguntzen dien konpainia, Ekimen Digital Onena; eta Heineken España, Gizarte eta Ingurumen Inpaktuko Enpresa Onena.

 

Kategoriak
BBK

Adinekoak ahalduntzea tratu txarrei aurre egiteko

Adineko edo nagusien tratu txarren arazoa gizarte-mailako eta osasun publikoko arazo bat da, hainbat aurpegi izan ditzake eta, oro har, ez da behar adina jakinarazten. Gai tabua izaten jarraitzen du, normalean gutxietsi egiten da eta mundu osoko gizarteek ez dute kontuan hartzen. Euskadin ere baden gaitz honen tamaina ezagutzen ez den arren, bere garrantzi sozial eta morala eztabaidaezina da. BBK-k, jende nagusi edo adinekoen beharrizanekin duen konpromisoaren barruan, haiek ahalduntzearen alde egiten du, beraien integrazioa bermatzeko eta diskriminazioari eta tratu txarrei aurre egiteko estrategia gisa.

OMEk honela definitzen du adinekoen aurkako tratu txarra: “Adinekoari kaltea edo sufrimendua eragiten dion ekintza bakarra edo errepikatua, edo hori saihesteko neurri egokirik ez izatea, konfiantzan oinarritutako harremanean gertatzen dena”. Indarkeria horrek giza eskubideak urratzen ditu, eta formari dagokionez izan daiteke tratu txar fisiko, psikiko, emozional edo sexuala, arrazoi ekonomiko edo materialengatik zertutakoa, abandonua, arretarik eza edo duintasunaren galera larria eta errespeturik eza. Gaitz horren aurka sentsibilizatzeko eta borrokatzeko, 2011. urtean ekainaren 15a izendatu zen Zahartzaroko Abusu eta Tratu Txarren Kontzientzia Hartzeko Munduko Egun gisa.

Erakundeak 2017an egindako azterlan baten arabera, 2016an 60 urte edo gehiagoko pertsonen % 15,7k abusu-motaren bat jasan zuen; kopuru hori, ziurrenik, gutxietsia dago, adinekoen aurkako 24 tratu txarretatik bakarra jakinarazten baita, neurri batean kaltetuak beldur izaten direlako beren senide eta lagunei edo agintariei informazioa emateko. Adinekoen finantza-esplotazioa eta abusua ohiko arazoa da. Lapurretak, faltsifikazioak, jabegoen edo notario-ahalordeen erabilera okerra, funtsez baliatzeko aukera ukatzea… mundu osoan adinekoen % 5-10ek esperimenta dezaketen finantza-esplotazioaren erakusle dira.

NBEk ohartarazi du 2050. urterako 60 urtetik gorakoen munduko populazioa 2.000 milioira iritsiko dela, eta adinekoen abusuen biktimen proportzioak bere horretan jarraitzen badu, 320 milioi biktima izango direla urte horretan. Euskadin, 2010ean, Eusko Jaurlaritzak azterlan bat egin zuen Euskadin tratu txarrek duten eraginari eta ezaugarriei buruz. Azterlan haren ondorioz, adinekoen % 0,9rengan izan zen tratu txarren susmoa, eta ehuneko hori % 1,5era igoko litzateke elkarrizketatzaileen pertzepzioaren arabera.

Testuinguru horretan, zein da BBKren Gizarte Ekintza bezalako eragileen zeregina, urteak daramatzalarik Bizkaiko adinekoen beharrizanetatik hurbil edo gertu? Zalantza barik, adinekoen aurkako tratu txarrak tamaina handiko erronka dira, eta faktore anitzeko erantzuna, gizarte-izaerako erakunde baten eskumenetatik harago doana,  behar dute. “Dena den, toki horretatik ere posible da prebentzio-jarduerak eta -programak abiaraztea, haien ahalduntzea bultzatzeko lan edo behar eginez; izan ere, haiek indartsu sentitzen direnean, tresnak izaten dituzte egoera jakin batzuk ez onartzeko edo, behar izanez gero, laguntza eskatzeko”, azaldu du Ixone Zubietak, BBK-ko Pertsonen Arloko arduradunak.

Arreta hor jarrita, BBK Sasoikok adinekoei zuzendutako ekintza guztiak eguneratu ditu, jarduera- eta partaidetza-ekosistema bat sortuz, estereotipoetatik urrun, 60 edo 70 urteetara iristen direnen kezka eta interesei erantzungo diena. Proposaturiko jarduera ugariei esker, adinekoek aukera dute esperientzia berriak bizitzeko, nork bereak besteekin partekatzeko, ikasteko eta harreman berriak ezartzeko… “Gure proposamena birplanteatu egin dugu, besteak beste, arrakala digitala, bizipenen eta emozioen kudeaketa edo gura bako bakardade-egoerei aurre egitea kontuan hartuta; azken batean, adinekoen ongizatea eta ahalduntzea helburu duen programa-multzo bat da, haien ahalduntzea baita tresnarik eraginkorrenetako bat, ez bakarrik haien integrazioa ziurtatzeko, baita beraien diskriminazioari eta tratu txarrei aurre egiteko ere”, azaldu du  Ixone Zubietak.

BBK Sasoiko programatik, BBKren Gizarte Ekintzak arreta berezia eskaintzen die adinekoei, kolektibo honi buruzko estereotipo negatiboei aurre egiten laguntzen du, eta kolektiboaren beharrizanei erantzuten die, zahartze aktiboa, parte-hartze soziala eta bizialdi osoko ikaskuntza bultzatzen baititu. Ekimen honen bidez, BBK-k pertsona guztiak gizarteratzeko lan egiten du, haien adina edozein dela ere, 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuetan jasotako aldarrikapen bat.

Kategoriak
BBK

BBK Bizkaia Network komunitatearen urteroko topaketa

Topaketara maiatzaren 13an, ostirala, izango da, BBK Salan, 11: 30ean.

Hauxe da eguneko agenda:

-11:30-11:40. Ongietorria

-11:45-11:55. BBK, lehiakortasun jasangarriaren alde. Nora Sarasola

-11:55-12:15. BBK Bizkaia Network ekosistema. Pablo Ocaña

-12:15-12:45. Enpresen konpromisoa lehiakortasun jasangarriarekin. Alex Arteche, Artecheko Presidente eta CEOa

-12:50-13:45. Mahai-ingurua: Ekintzailetza eta Lehiakortasun Jasangarria

Leyre Madariaga, Gobierno Vasco

Olga Martín, Aklima

Leire San José, UPV-EHU

Jorge García del Arco, Aquadat

Javier Cortés, Lead Sostenibilidad

Oihane Aldayturriaga, BBK

-13:45 Agurra eta koktela

Asistentzia baieztatzeko, mesedez, egin klik hemen

Kategoriak
BBK

BBK Artearen lbilbidea

La Ruta del Arte BBK Artearen lbilbidea dibulgazio artistikorako programak ibilbide berri bati ekingo dio Bizkaian. Proposamenaren gai nagusia emakumeek museoko bilduman duten presentzia da, artista eta irudikapen gai gisa.

Erakusketa horren hirugarren edizioa izango da, eta kalitate handiko artelanen erreprodukzioak jarriko dira espazio publikoetan, BBKren eta museoaren ekimen bateratuari esker, eta hurrengo hilabeteetan (maiatzetik azarara) erakusketa jasoko duten Bizkaiko 26 udalerrietako udalen lankidetzari esker.

Erreprodukzioekin batera, dagokion iruzkina agertuko da (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez). lruzkina doan eskuratu ahal izango da QR kode baten bidez, zeinak aukera emango baitu audio-fitxategiak gailu mugikorretan deskargatzeko.

Argibide gehiago: https://museobilbao.com/eu/erakusketak/emakumeak-museoan/

Kategoriak
BBK

Nik online banka erabiltzen irakatsiko dizut, zuk munduak zelan funtzionatzen duen erakutsiko didazu

Pertsona askok haurtzarotik gordetzen dituzten oroitzapen maitagarrienen artean aitaitekin eta amamekin lotutakoak daude. Lotura magiko hori, familia batzuetan bizitzan zehar mantentzen da elkarrekiko maitasun- eta ikaskuntza-harreman etengabean, beste batzuetan apurtu egiten da. Eta horren ondorio izan daitezke, mutur batean, gura bako bakardade-egoerak; eta, bestean, familia-memoria komun bat galtzea.

Bestalde, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) berriki egindako txosten baten arabera, munduko bi pertsonatik batek nagusiekiko adinkeriazko jarrerak adinagatik diskriminatzaileak ditu. Horrek osasun fisiko eta mental okerragoa, isolamendu sozial eta bakardade handiagoa, finantza-ziurgabetasun handiagoa, bizi-kalitatearen murrizketa eragiten ditu, baita heriotza goiztiarra izateko arrisku handiagoa ere. Jakina, gazteak ere adinkeriaren biktimak dira, aurreiritziek bizitza osoan zehar eragiten baitigute kausa bategatik edo besteagatik.

Hain zuzen ere, apirilaren 29an ospatuko den Belaunaldien arteko Elkartasun eta Lankidetzaren Europako Egunaren helburua da harreman horiek familiatik haratago ere eman daitezen guneak eta jarduerak bultzatzeko beharraz sentsibilizatzea.

Hainbat belaunalditako pertsonen arteko harremana estrategia irabazleetako bat da, ez bakarrik taldeen arteko aurreiritziak eta estereotipoak murrizteko; gazteek eta adinekoek bizipenak, balioak, esperientziak eta trebetasunak partekatzeak ondorio positiboak ditu bai haientzat, bai gizartearentzat; izan ere, batek gehi batek, gizarte-harremanen arloan, bi baino gehiago batzen ditu beti. Horregatik, Sasoikotik bultzatu gura dugun gaia da, funtsezko ongizate-faktorea baita guztiontzat, azaldu du Ixone Zubietak. Izan ere, belaunaldien arteko ikaskuntza beti da elkarrekikoa: gaur egun, gizarte teknologizatu batean, gazteek lagundu dezakete, adibidez, eten digital ospetsuarekin, baita bakardadeak arintzen ere; baina adinekoen, bizi-esperientzia oso bat transmititzeko gai direnen, ekarpena gazteena bezain garrantzitsua da.

Sasoiko BBKren ekimena da, urteak betetzen ari diren pertsonei beste begi batzuekin begiratzeko; estereotipoetatik urrun dagoen begirada, `60 urte berrietan’ edo `70 urte berrietan’ sartzen direnen kezkak eta interesak identifikatzeko gai dena. Hala ere, nahiz eta gaur egun erretiroa hartu ondorengo urteak ez diren berdin bizitzen, badago zerbait aldatzen ez dena: beste belaunaldi batzuetako jendearekin, familiakoak direnekin edo ez direnekin, harremanak izateko beharra.

Horregatik, harreman horiek sustatzeko, urtero hainbat jarduera bultzatzen ditu BBK-k, bai gizarte-eragileak sentsibilizatzeko prestakuntza-programak 2021ean Sasoikorekin 800 pertsona baino gehiago prestatu ziren gai horretan, bai belaunaldien arteko harremanak praktikan jartzeko bizipen-jarduerak.

Adibidez, apiril honetan bertan, Aste Santuko eskola-oporretan, Sasoikok osasun-krisiaren ondorioz atzeratutako proiektu bat aktibatzea lortu du: BBK Sasoiko Belaunaldien arteko Campusa. Aitaitek eta amamek beren bilobekin droneei, robotikari, elikadurari edo serigrafiari buruzko tailerrak partekatu dituztela ikustea esperientzia ederra izan da, eta parte-hartzaileak zein antolatzaileak gehiagoren gogoz geratu gara.

Hirugarren lan-ildoa zahartze aktiboaren eta belaunaldien arteko harremanen esparruan ikerketa eta ezagutzaren transferentzia sustatzea da. Horretarako, Sasoikok Lanbide Heziketako ziklo amaierako eta unibertsitateko gradu-amaierako lanen Lehiaketaren bigarren edizioa abiarazi du. Gure helburua da belaunaldi gazteenek interesa izatea, edozein jakintza-arlotatik, zahartze aktiboaren eta belaunaldien arteko harremanen alderdiei buruz.

Historian lehen aldiz, mendebaldeko gizarteetan hiru belaunaldiren arteko bizikidetza ez ezik, lauren artekoa ere ematen ari da. Ohikoa da haurrek aitona-amona guztiak, adinean oso aurrera egin arte, ezagutzea. Baita birraitona eta birramonak birbilobekin batera bizitzea ere. Goza dezagun!

 

 

 

 

Kategoriak
BBK

BBK-K 850.000 EURO ERABILIKO DITU LEHEN SEKTOREARI LAGUNTZEKO

BBK-K 2022an guztira 850.000 euro bideratuko ditu Bizkaiko baserritarrei laguntzeko. Horretarako, alde batetik, zuzenean saltzeko bi kanalen bidez salduko dira produktuak: nekazaritza eta abeltzaintzako azokak eta e-commerce BBK Azoka; eta, bestetik, lehen sektoreari lotutako proiektuak bultzatuko dira. Esan dezakegu zein beste proiektu babestuko dugun?

Urte honetan zehar, aurrez aurreko azokak berreskuratu ahal izango direla ematen duen honetan, BBK 80 azoka baino gehiagotan egongo da lurraldeko 65 udalerritan baino gehiagotan egingo direlarik. Horrela, besteak beste, Mungia, Abadiño, Zalla, Markina, Gernika, Zamudio edo Bilboko San Tomas bezalako azoka enblematikoez gozatzeko aukera izango dute bizkaitarrek. Gainera, pandemian sekulako hazkundea izan ostean, zuzeneko salmentarako BBK Azoka online plataforma bultzatzen jarraituko du BBK-k; gaur egun kalitate bikaineko bertoko 500 produktu inguru jartzen ditu bere 3.000 bezero baino gehiagoren eskura.

Gaur goizean, Igorreko Askibil gaztandegira egin duten bisitan, Nora Sarasolak, BBKren Gizarte Ekintzako zuzendariak, eta Ainhoa Elortegik, erakundeko ingurumen eta iraunkortasun arduradunak, Bizkaiko lehen sektoreari laguntzeko BBK-k egin asmo dituen ekintzak eta proiektuak aurkeztu dituzte, sektorea erabakigarria baita lurraldearen lehiakortasun iraunkor edo jasangarrirako. Gaztandegi honen jabeek, Andonik eta Zuriñek, Murtzia-Granadako arraza garbiko ahuntzen artaldea jagoten dute, eta horien esneaz hainbat gazta-barietate egiten dituzte (ondua, ore bigun eta freskoa) gero Bizkaiko azoketan eta BBK Azokaren bidez merkaturatzen dituztenak.

BBK-k lehen sektorearekin duen konpromisoa ez da berria, 1977an hasi baitzen Bizkaiko nekazaritza eta abeltzaintzako azoken antolaketan laguntzen. Lehenengo urte hartan 12 azoka egin ziren eta 45 urte geroago 80tik gora egiten dira. COVID-19ak ezarritako murrizketen ondorioz bi urtez egin barik egon ostean, baserritarrak herri eta hirietako plazetara itzuliko dira, beren produktuak zuzenean saltzeko kanal bat berreskuratuz, sektorearentzat garrantzi handia baitu.

Zuzeneko salmenta-kanalek, edo merkaturatze-bide laburrek, ekoizleen ustiategien iraunkortasun ekonomikoa hobetzen laguntzen dute, eta, beraz, nekazaritza-jarduerari eusten diote, eta, horrekin batera, Bizkaiko Lurralde Historikoko natura- eta paisaia-aberastasuna kontserbatzen, garapen jasangarria lortzen eta klima-aldaketaren aurka borrokatzen laguntzen dute. Gainera, Bizkaiko lehen sektoreak kalitatezko elikagaiak eta bertoko produktuak, freskoak, osasungarriak, trazagarriak, jasangarriak eta ingurumen-aztarna txikikoak eskaintzen ditu. Beraz, lurraldearen lehiakortasun iraunkorrerako sektore estrategikoa da, eta horren eginkizuna indartu egingo da epe ertainera, hala nola Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda eta Europako Itun Berdea lako ekimenen bidez.