Gure historia
Ia 120 urte eraldatuz eta gure esentzia mantenduz
BBK Aurrezki Kutxa gisa sortu zen duela 117 urte Bilbon, eta Bizkaiaren garapena eta ongizatea bultzatzen jarraitzen du. Gizarte ekintzaren bidez eta enpresa proiektuetan inbertituz, balioa sortu eta lurraldeko biztanleen bizitza hobetu nahi du.
1907
Bilboko Udal Aurrezki Kutxa

Bilboko Udal Aurrezki Kutxa sortu zen
Garai hartan aurrezki kutxek aurreztea sustatzen zuten eta herritarrei oinarrizko finantza-zerbitzuak ematen zizkieten irabazi asmorik gabeko entitateak ziren, ordura arte banku-sistematik kanpo zeudenak.
1920
Bizkaiko Aurrezki Kutxa

Bizkaiko Aurrezki Kutxa sortu zen
1920an Bizkaiko Aurrezki Kutxaren helburu nagusia zahartzaroko asegurua ezartzea izan zen. Horrez gain, sustatzaile eta sortzaile gisa, Kutxak Aldundia finantzatu zuen, kapitala eman zion ongintza-politika propioa zabaltzeko.

1990
BBK Bilbao Bizkaia Kutxa

BBK bi kutxen fusioaren ondorioz sortu zen
Hasieratik, BBK ezaguna izan zen gizarte ekintzagatik. Ikuspegi ekonomikotik, negozioaren kudeaketa zuhurra eta serioa egin du. Landa eremua eta behartsuenak lagundu zituen finantzarioki, eta lurraldea garatzeko funtsezko azpiegiturak sortzea bultzatu zuen.
2012
Kutxabank

BBK entitateak Vital Kutxa eta Kutxa entitateekin bat egitearen ondorioz sortu zen Kutxabank
BBK entitateak bankuko jarduera eta industriako partaidetza guztiak eman zizkion Kutxabank entitate berriari, zegokion partaidetzaren ehunekoa lortuz entitate berrian, % 57.
2014
BBK banku-fundazioa

BBK-ren Batzar Nagusiak banku-fundazio bihurtzea onartu zuen.
2014an, desinbertitzeko (burtsara aterata edo aktiboak salduta) edo Kutxabanken kontrola mantentzeko aukeraren aurrean, BBK entitateak erabaki estrategiko bat hartu zuen: Kutxabanken kontrola mantentzea, legeak ezarri bezala, independentzia, tokiko errotzea eta epe luzerako jasangarritasuna bermatuko zituen erreserba funtsa sortzeko. Era berean, erabaki horrekin bankuari hazten jarraitzeko eta ratioak hobetzeko behar duen egonkortasuna eman zitzaion.
2025
10. urteurrena

BBK entitateak 10 urte bete ditu banku-fundazio gisa
Banku-fundazio bihurtu zenetik, BBK egun eragile ekonomiko-finantzario-soziala da, eta inbertsioen bidez Bizkaiko ekonomia, hazkunde ekonomikoa eta enplegua sustatzen laguntzen du.