Printzipiodun inbertsioa
Inbertsio arduratsuaren eredu bat bultzatzen dugu, zeinak, gure Gizarte Ekintza bermatzeko errentagarritasuna bilatzeaz gain, Bizkaian gizarte-eragina, jasangarritasuna eta garapena sustatuko dituen epe luzera.
Gure eredua
Inbertsioak kudeatzen ditugu Bizkairako funtsezkoa den gure Gizarte Ekintzaren egonkortasuna eta etorkizuna bermatzeko.
Xede edo helburu batekin inbertitzen dugu, ez dugu errentagarritasuna bakarrik bilatzen, baita gizartean, ekonomian eta ingurumenean eragin positiboa sustatzea ere. Gure estrategia hiru printzipio handitan oinarritzen da:
10 urte baino gehiago Bizkaiko garapen ekonomiko eta soziala bultzatzen
Euskal konpainien protagonismo nabarmena duten edo Euskadin eragin esanguratsua duten proiektuetara bideratutako inbertsio-zorroa kudeatzen dugu. Gure ereduak gizarte-inpaktua maximizatzea eta ingurumen-inpaktua minimizatzea du helburu.
Kudeatutako aktiboak
Gure partaidetuek sortutako enpleguak
Inbertsioak Euskadin
Inbertsio-zorroa
Gure zorroak partaidetza estrategikoak, sozialak eta inbertsio dibertsifikatuak konbinatzen ditu helburu argi batekin: Euskadin balio iraunkor edo jasangarria sortzea. Funtsezko sektoreak indartzen ditugu, berrikuntza bultzatzen dugu eta Gizarte Ekintzaren finantza-egonkortasuna bermatzen dugu.
Dibertsifikazio Zorroa
Zorro dibertsifikatuak errenta finkoko eta aldakorreko aktibo-zorro bat du, indarrean dagoen araudia betetzeko eta epe luzerako iraunkortasun ekonomikoa ziurtatzeko diseinatua.
Zorro Estrategikoa
Euskadin beren sektorean lidergoa duten eta errotuta dauden industria-enpresetan eta azpiegituretan parte hartzen dugu, bertoko hazkunde ekonomikoari lagunduz.
Zorro Soziala
Gizarte-, ingurumen- eta osasun-erronkak inpaktu-aukera bihurtzen dituzten startup eta enpresa berriak bultzatzen ditugu. BBK Venture eta Seed Capital bidez ere inbertitzen dugu.

