Printzipiodun inbertsioa

Inbertsio arduratsuaren eredu bat bultzatzen dugu, zeinak, gure Gizarte Ekintza bermatzeko errentagarritasuna bilatzeaz gain, Bizkaian gizarte-eragina, jasangarritasuna eta garapena sustatuko dituen epe luzera.

Gure eredua

Inbertsioak kudeatzen ditugu Bizkairako funtsezkoa den gure Gizarte Ekintzaren egonkortasuna eta etorkizuna bermatzeko.

Xede edo helburu batekin inbertitzen dugu, ez dugu errentagarritasuna bakarrik bilatzen, baita gizartean, ekonomian eta ingurumenean eragin positiboa sustatzea ere. Gure estrategia hiru printzipio handitan oinarritzen da:

Ingurumen-, gizarte- eta gobernu onaren irizpideak txertatzen ditugu gure inbertsio-erabakietan. Horri esker, ziurta dezakegu gure inbertsio-zorroak ingurumena errespetatzen duela, gizarteratzea sustatzen duela eta estandar etikorik altuenak betetzen dituela.

Gure inbertsioen % 90 Euskadiko proiektuetara bideratuta daude. Bertoko ekonomian, enplegu-sorkuntzan eta komunitateen ongizatean eragina duten ekimenen alde egiten dugu.

Enplegua eta lan-aukerak sortzen dituzten proiektuak babesten ditugu. Berrikuntzaren bidez eraldaketa ekonomiko iraunkor edo jasangarria lortzen lagundu gura dugu.

10 urte baino gehiago Bizkaiko garapen ekonomiko eta soziala bultzatzen

Euskal konpainien protagonismo nabarmena duten edo Euskadin eragin esanguratsua duten proiektuetara bideratutako inbertsio-zorroa kudeatzen dugu. Gure ereduak gizarte-inpaktua maximizatzea eta ingurumen-inpaktua minimizatzea du helburu.

0M€

Kudeatutako aktiboak

0k

Gure partaidetuek sortutako enpleguak

0%

Inbertsioak Euskadin

Inbertsio-zorroa

Gure zorroak partaidetza estrategikoak, sozialak eta inbertsio dibertsifikatuak konbinatzen ditu helburu argi batekin: Euskadin balio iraunkor edo jasangarria sortzea. Funtsezko sektoreak indartzen ditugu, berrikuntza bultzatzen dugu eta Gizarte Ekintzaren finantza-egonkortasuna bermatzen dugu.

Dibertsifikazio Zorroa

Zorro dibertsifikatuak errenta finkoko eta aldakorreko aktibo-zorro bat du, indarrean dagoen araudia betetzeko eta epe luzerako iraunkortasun ekonomikoa ziurtatzeko diseinatua.

Zorro Estrategikoa

Euskadin beren sektorean lidergoa duten eta errotuta dauden industria-enpresetan eta azpiegituretan parte hartzen dugu, bertoko hazkunde ekonomikoari lagunduz.

Zorro Soziala

Gizarte-, ingurumen- eta osasun-erronkak inpaktu-aukera bihurtzen dituzten startup eta enpresa berriak bultzatzen ditugu. BBK Venture eta Seed Capital bidez ere inbertitzen dugu.