BBK kontzientziazio kanpainak
Artea, sormena eta berrikuntza, kontzientzia soziala pizteko. Mezu bisual eta emozional potenteen bitartez, gure kanpainen xedea gaur egungo erronka sozial, ingurumeneko eta ekonomiko handien inguruan hausnartzea araztea da. Hiritarrak bidezko eredu jasangarriago baterantz eraman nahi dugu, kulturaren ahalmen eraldatzailea baliatuz aldaketa eragiteko.
Kanpainak
2025
Erabakien ahalmen eraldatzailea
10 urte etorkizuna baldintzatzen duten erabakiak hartu zirenetik. Kanpaina honek erabaki ausarten hamarkada bat ospatzen du, BBK Banku-fundazioaren inpaktu sozial, kultural eta ekonomikoaren garrantzia azpimarratuz.
2024
Ordaindu beharreko prezioa
Zein ezkutuko kostu du erosten dugunak? Gure kontsumo-erabakien benetako inpaktuari buruz hausnartzera eta sarri etiketan ikusten ez ditugun ondorio sozial, ingurumeneko eta ekonomikoak bistaratzera gonbidatzen gaituen kanpaina.
2023
Kolapso
Planeta itzulerarik gabeko puntura eramaten ari gara? Bizi garen munduari guztion artean egiten diogun presioa islatzen duen esku-hartze artistikoa, beranduegi izan aurretik gure eguneroko erabakien eraginari buruz hausnartzera gonbidatuz.
2022
Bihar: Aukeratu etorkizuna
Zer etorkizun aukeratzen ari gara gure erabakiekin? Ibaiaren marearekin batera uretatik ateratzen den eta urperatzen den eskultura bizia. Gure eguneroko ekintzek hurrengo belaunaldiek jasoko duten mundua baldintzatzen dutela adierazten du.
2020
Kontuan izan dezagun
Benetako garrantzia duena ari al gara neurtzen? Progresua pertsonen ongizatean oinarrituta, eta ez zifra ekonomikoetan oinarrituta soilik, ulertzeko modu berri bat sustatzen duen kanpaina.
2019
Bakardade ikusezina
Eta gogorrena ez bada bakarrik hiltzea, bakarrik bizitzea baizik? Bilbo erdi-erdian jarritako eskultura hiperrealistak isildutako errealitate bati aurrez aurre begiratzera eraman gintuen: nahi gabeko bakardadea.





