Victor Carramiñana
The Future Game parte-hartzailea
Enplegua eta ekintzailetza
Datozenentzat edo urte batzuk barru geuretzat zerbait eraikitzea da.

Victor Carramiñana, The Future Gameko parte-hartzailea eta Bright Kitchen taldeko kidea, programara batu zen, proiektu horren atzean zer zegoen zehazki jakin barik. Baina susmatzen zuena jolas, etorkizun eta eraikuntza kolektiboaren nahastura zen, eta horrekin nahikoa izan zen esperientziari ekiteko.
«Gauza bakar batekin geratu beharko banu, giroarekin eta osotu diren ekipoekin geratuko nintzateke», gogoratu du Victorrek.
Bai parte-hartzaileen artean eta bai erakunde laguntzaileekin, lankidetza-sare paregabea sortu zen.
Bere proiektua merkataritza gastronomiko txikiarentzako erakusleiho bat izan zen. Hilean behin «product box» bat diseinatu zuten, etxeetara ezusteko gisa iristen zena, presentzia digital indartsurik gabeko baina eskaintzeko asko duten ostalariak ikusgai bihurtzeko pentsatua.
«The Future Game datozenentzat edo… urte batzuk barru geuretzat zerbait eraikitzea zen.»