2025
Erabakien ahalmen eraldatzailea
10 urte etorkizuna baldintzatzen duten erabakiak hartu zirenetik. Kanpaina honek erabaki ausarten hamarkada bat ospatzen du, BBK Banku-fundazioaren inpaktu sozial, kultural eta ekonomikoaren garrantzia azpimarratuz.
Zer gertatzen da bide zailena aukeratzen dugunean?
Gure lurralderako etorkizun hobea eraiki dezakegula.
Duela 10 urte, BBK entitatearen historiako erabaki garrantzitsuenetako bat hartu zen: Banku-fundazio bihurtzea eta Kutxabanken kontrola izatea. Jauzi itsua izan zen, erroen aldeko apustua, lurraldeko motor ekonomikoa eta soziala izaten jarraitzearen aldekoa.
Ospakizun-kanpaina honek, dokumental inspiratzaile baten eta kultur ekintza anitzen inguruan, erabaki kontzienteen ahalmen eraldatzailea omendu nahi du. Aukera guztiak direlako garrantzitsuak, eta etorkizunera begira hartzen direnek dena alda dezaketelako.
Dokumental honek Bizkaiko arlo ekonomiko, kultural eta sozialeko 20 bozeramaile biltzen ditu, BBK Banku Fundazioak bere lehen hamarkadan izan duen benetako eraginari buruz hausnartzeko. Hausnarketen bitartez, erabaki zailak hartzeak eragiten duen beldurrak eta lurraldean errotutako eta guztion onurara zuzendutako garapen jasangarriko eredu baten alde egitearen garrantzia lantzen dira.
Hainbat irudi erreferentek hartzen dute parte: Xabier Sagredo (Fundación Bancaria BBK-ren presidentea), Eduardo Ruiz de Gordejuela (Kutxabank-eko Kontseilari Delegatua), Juan Ignacio Vidarte (Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusia), Guillermo Dorronsoro (Ekonomista eta irakaslea Deusto Business School-en), Álex Arteche (Arteche Taldearen enpresaburua), besteak beste, guztiek ikuspegi berberarekin: etorkizuna erabaki kontziente, ausart eta benetako inpaktua eragingo duten erabakietan oinarrituta eraikitzea.
10 urte, 10 ekintza
Hamar urteak ospatzeko, BBK Banku-fundazioak jardueren programazio berezia du azarotik aurrera, hamarkada honetan zehar Bizkaian egindako lana eta izandako inpaktua ezagutzera emateko.
- Solstizium, gabonetan Sala BBK aretoak hartu zuen arte murgiltze-esperientzia. Izan ere, 19.000 lagun baino gehiago igaro ziren handik.
- BBK BrainLab, nerbio-sistemako gaixotasunak ikertzeko laborategi berria.
- ETSrekin topaketa esklusiboa Sala BBK aretoan, ETSk bere 20. urtemuga ospatzeko egindako kontzertu esklusiboen aurrerapen gisa.
- BBK ESG HUB sariak 2025, ikuspegi jasangarri eta soziala duten erakundeentzat.
- Bilboko Ibaian kontzertu argitaragabea urtemuga ospatzeko.
- Artea eta teknologia uztartzen dituzten nazioarteko proiektu artistikoak
- BBK entitateak gazteentzat antolatutako musika topagune berria.
- Artea kalean tokiko protagonistekin.
- Murgiltze-esperientzia berria Sala BBK aretoan, adin guztietako jendearentzat
- Adinduentzako ikuskizun multisentsoriala.
Erabakitzea aurrera egitea da
10. urtemugaren kanpaina erakundearen noranzkoa edo etorkizuna bideratzen duten erabakien garrantzian oinarritzen da. Ez gara ari ia pentsatu gabe hartzen ditugun eguneroko erabakiez, gure bidea benetan zehazten dutenei buruz baizik. Ezezaguna dugunaren beldurraren aurrean jartzen gaituztenak, eta kontzientziaz aukeratzera behartzen gaituztenak.
Hori da, hain zuzen, ospatzeko kanpaina honekin BBK Banku-fundazioak transmititu nahi izan duen sentsazioa. Begirada ausarta iragan hurbilari, dokumental nagusian zein ikus-entzunezko pieza honetan islatua, kanpainari hasiera emateko balio izan zuena.