Kolapso

Planeta itzulerarik gabeko puntura eramaten ari gara? Bizi garen munduari guztion artean egiten diogun presioa islatzen duen esku-hartze artistikoa, beranduegi izan aurretik gure eguneroko erabakien eraginari buruz hausnartzera gonbidatuz.

Nazio Batuen arabera, planeta hiru urtera dago itzulerarik gabeko puntura iristeko. Kolapso SpY artistak garatutako esku-hartze artistiko gisa sortu zen, pixkanaka puzten doan eta bukaeran lehertzen den puxikaren tentsio hori metafora bisual baten bitartez adierazteaz arduratu zena.

Pieza ez zen sortu irauteko, kolapsatzeko baizik. Gizarte gisa egunero hartzen ditugun erabakiei lotuta zegoen bere jomuga. Ekintza bakoitza, beharrezkoa ez den kontsumo orok, erosketa inpultsibo orok, edo zerga-ihes orok presioa egiten dio gure munduari. Eta, horrela, Kolapson, etetear dagoen soka trenkatzen goaz.

Esperientzia Bilboko metabertso batekin osatu zen, non pertsonen arteko hartu-emanak egin ziren, eta haiek erabaki desberdinak aukeratu ahal izan zituzten. Haien erabakien arabera, instalazio fisikoa piztu edo hustu egiten zen, denbora errealean. Gure ekintza indibidualek kolektiboki nola eragiten duten erakusteko isla sinbolikoa.

«Gauzak aldatzeko garaiz gabiltza oraindik. Leherketa honen edertasunak ez du gerta litekeenaren antzik» – BBK-ko presidentea