Urtarrilak 22, 2026
Enplegu inklusiboaren aldeko apustua indartu dugu

Gaur, BBK Enplegu Inklusiboa programaren edizio berri baten aurkezpena ospatu dugu BAT Dorrean. Topaketan, Bizkaia bidezkoago bat eraikitzeko konpromisoa berretsi dugu, baita jarduera eremua zabaldu ere: aurrerantzean, desgaitasuna duten pertsonez gain, lan-merkatuan sartzeko oztopoak dituzten migratzaileei ere bultzatuko dugu.
Lurraldean aldaketa hau posible egiten duten eragile ugarik hartu dute parte ekitaldian. Jardunaldiari hasiera emateko, Nora Sarasolak, BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendariak programaren gizarte-balioa nabarmendu du bere hitzaldian. Jarraitzeko, Julia Shershnevak, Ikuspegi – Imigrazioaren Euskal Behatokiko zuzendariak hitzaldi nagusia eskaini du, Bizkaiko gizarteratzearen egungo testuingurua eta erronkak aztertuz.
Ekitaldiko une nagusietako bat mahai-ingurua izan da. Bertan, talde anitzagoak lortzeko kasu errealak eta ikuspegi estrategikoak balioetsi dira. Bertan, Ibane Nuñez, Peñascal Kooperatibako proiektuaren koordinatzailea; Keltze Elorriaga, Artecheko Mungiako instalazioko Giza Baliabideen arduraduna; Gonzalo Salcedo, CEBEKeko idazkari nagusiaren ondokoa, eta Michel Morales Veranes eta Bassou Et Tahery, MR Aguas enpresako zuzendari eta langileak, hurrenez hurren. Azken horiek integrazio-prozesua laneko egunerokotasunean bizi dutenen zuzeneko ikuspegia eman digute.
Hazten ari den arrakasta-eredua
2022an BBK Enplegu Inklusiboa abiarazi genuenetik, enpresen atxikimendua oso nabarmena izan da. Gaur egun arte, 68 enpresak egin dute bat proiektuarekin, eta horietako 31k kontratazioak egin dituzte jada; guztira, 53 pertsona lan-merkatu arruntean arrakastaz integratzea lortu dugu.
Aurten beste urrats bat eman nahi izan dugu. Peñascalekin sinatutako lankidetza-hitzarmen berriari esker, programak laguntza-sistema zehatza, prestakuntza eta jardunbide egokien gidak eskaintzen ditu, migratzaileek dituzten oztopoak gainditzeko diseinatuta. Hormak eraitsi nahi ditugu, pertsona orok, bere jatorria edo egoera edozein dela ere, bere bizi-proiektua askatasunez eta independentziaz garatu dezan.
Laguntza eta babesa enpresentzat
BBKn argi dugu inklusiorako bideak erraza izan behar duela enpresa-sarearentzat. Hori dela eta, programak laguntza integral hau eskaintzen du: talde tekniko baten aholkularitza espezializatua, enpresari hautaketa-prozesu osoan eta lanpostura egokitzeko garaian doan laguntzeko; dirulaguntzak, kontratazio egonkorra sustatzeko (6.000 eurorainoko laguntzak urtebeteko edo gehiagoko kontratuak egiten dituzten Bizkaiko enparentzat); eta gizarte-errealitatea bertatik bertara ezagutzen duten erakundeekiko aliantza-sarea.
Etiketarik gabeko Bizkaia baten alde
Irmoki sinesten dugu lan-integrazioak gure lantokietan, etxeetan eta kaleetan naturaltasunez bizi dugun errealitatea izan behar duela. Aukera-berdintasunean sinesten duen eta etiketarik gabeko talentua baloratzen dakien gizartea baino ez da izango benetan indartsua eta kohesionatua.
Pertsonen bizi-kalitatea hobetzen duten proiektuetan inbertitzeko konpromisoarekin, gure lurraldeko enpresek gizarte-aldaketarako eragile izaten jarrai dezaten lan egingo dugu. Izan ere, Bizkaian, gaitasun guztiak batuz eraikitzen da etorkizuna.




