Arin

Eman bultzada zure startup-ari! Zure startup-ak negozio ereduan hazteko eta gizartea eraldatzeko behar duen bultzada. Lau hilabetez, prestakuntza espezializatuarekin, mentoretzarekin eta aholkularitza estrategikoarekin lagunduko dizugu, zure enpresa finkatzeko eta Bizkaian eta haratago inpaktua sortzeko. Prest al zaude zure proiektua hurrengo mailara eramateko?

Kale Nagusia 19-21, Bilbo
946 859 400

 

Programaren helburua

Arin azelerazio programa da, negozio eredu berizaileak ea jasangarriak garatzen diuzten eta inpakua duten startup.ak bultzatzeko diseinatua. Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) lerrokatuta, programak ekintzailetzarean ekosistema indartzen du Bizkaian, berrikuntza jasangarria eta lehiakortasun arduratsua sustatuz.

Programa hau eragin hirukoitza (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) duten ekintzailetza-ekimenak bultzatzeko diseinatuta dago, startupei eta barne-ekintzailetzako proiektuei lagunduz. Ideia berritzaileetan oinarritutako proposamenak dira, eskalagarriak izateko potentziala dutenak eta lurraldean inpaktu positiboa biderkatzeko gaitasuna dutenak.

Nori dago zuzenduta
  • Startupek edo gizarte-erakundeen barne-ekintzaileek bultzatutako proiektuak.
  • Ingurumenean eta gizartean inpaktua duten startup-ak, balio proposamen berritzaile batekin.
  • Bizkaian eratutako enpresak edo egoitza soziala lurraldera lekualdatzeko prest daudenak.
  • Negozio-eredu errentagarria edo jasangarria duten proiektuak, salmenta zifra positiboak dituztenak eta merkatu berrietara zabaltzeko eta hedatzeko gaitasuna dutenak.
  • Finantzaketa eta aholkularitza espezializatua bilatzen duten ekintzaileak.
  • Jasangarritasuna, berrikuntza eta enpresen hazkundea uztartzen dituzten proiektuak.
Onurak eta iraupena

Programak 5 hilabeteko iraupena du, eta hautatutako startup-ek honako hauek jasoko dituzte:

  • Diagnostiko eta ebaluazio pertsonalizatua eta laguntza estrategikoa indibidualizatua lortzea.
  • Mentoretza espezializatuko saioetan parte hartzea eta prestakuntza estrategia, finantza-kudeaketa, berrikuntza eta jasangarritasun arloetan jasotzea.
  • BBK Banku-fundazioaren B Accelerator Tower (BAT) guneetara sartzea.
  • Bizkaiko ekintzailetza ekosistemarekin lotura zuzena izatea eta hainbat ekitalditan zein networking saioetan parte hartzea.
  • 100.000 eurora arteko finantzazio-funtsa izatea.
Hautaketa prozesua
  • Deialdia eta izen-emateak: startup-ak BBK Y ZU atariaren bidez inskribatu behar dira, «Entitateak eta enpresak» kategorian profil bat sortu ondoren.
  • Aurretiko hautaketa eta elkarrizketak: eskaera guztietatik, 20 startup aukeratuko dira elkarrizketak egiteko.
  • Elevator Pitch tailerra: lantegi espezializatu batean parte hartuko duten 13 startup aukeratuko dira, Batzorde Estrategikoaren aurreko aurkezpena prestatzeko.
  • Azken hautaketa: Batzorde Estrategikoak azelerazio fasean sartuko diren 5 startup finalista hautatuko ditu.
Azelerazio fasea

Programak irauten duen bitartean, hautatutako 5 startupek aukera hauek izango dituzte:

  • BBK Banku-fundazioaren B Accelerator Tower (BAT) guneetara sartzea.
  • Prestakuntza eta mentoretza espezializatuko saioetan parte hartzea.
  • Laguntza estrategiko indibidualizatua lortzea.
  • Bizkaiko ekintzailetza ekosistemarekin lotura zuzena izatea eta hainbat ekitalditan parte hartzea.
  • 100.000 eurora arteko finantzazio-funtsa izatea.
Arin 2025
ADSOL

ADSOL

Uraren kudeaketa eraginkorrean espezializatutako aholkularitza-enpresa da. Teknologia eta monitorizazioa erabiliz, baliabide hidrikoak optimizatzeko eta berrerabiltzeko neurrira egindako irtenbideak diseinatzen ditu.

KUVU

KUVU

Adinekoak eta gazteak konektatzen dituen etxebizitza partekatuko plataforma da, nahi gabeko bakardadeari aurre egiteko eta etxebizitza eskuragarria sustatzeko.

COMPOSTREE

COMPOSTREE

Basoetarako babesgarri biodegradagarri eta konpostagarriak Euskadin fabrikatzen dituen enpresa da. Plastikoaren erabileraren aurrean, alternatiba zirkular eta jasangarria eskaintzen du.

MARZIANOS

MARZIANOS

Elikadura osasungarriko startup honek azukrerik eta glutenik gabeko snack nutritibo eta funtzionalak ekoizten ditu, haurren obesitateari aurre egiteko eta familien dieta hobetzeko.

FELINETEK

FELINETEK

Diseinu industrialeko enpresa da eta altuerako lanetarako pertsona bakarreko plataforma patentatuak garatzen ditu, lur irregularretan egonkortasun eta segurtasun handiena bermatuz.

Arin 2024
Fisfy

FISIFY

Adimen artifizialak automatizatutako lehen fisioterapia klinika digitala, % 100 digitala, pazienteei sendatzeko prozesu osoan laguntzen diena.

Gaman

GAMAN

Aldagailu inklusiboen soluzioetan espezialistak dira, eta erakundeei komun irisgarrien eskaintza hobetzen laguntzen diete aldagailuen bidez, instalazio berriekin zein dauden instalazioak egokituta.

Lup

LUP

Irakurketa lagundurako irtenbideak eskaintzen dituzte, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei autonomia emateko. Poltsikoko lupa adimendunaren bidez, irakurketa errazten dute, testua ahots bihurtuz eta pertsonei egunerokoa erraztuz.

Munda Pua

MUNDO PUA

Aitzindariak izan dira etxeko segurtasunean, eta PUA sistema garatu dute, etxean sua itzaltzeko Europako lehen sistema, teknologia aurreratu baten bidez modu zehatz eta eraginkorrean jarduten duena zartagineko sute baten lehen fasean.

Profesionalan

PROFESIOLAN

Enpresen salerosketarako plataforma digitala, enpresen artean aktibo finkoak eta ukiezinak transmititzeko merkatu digital bat sortzeko asmoz sortua, eragiketak guztiz seguruak izateko.

Arin 2023
BASQ BBK Arin

BASQ

Gure planeta gehien kutsatzen duten hondakinei bizitza berri bat emateko lan egiten dute, zapatila jasangarrienak bihurtuz, modurik jasangarrienean.

Aunziker BBK Arin

AUZIKER

Lehergailuak, gorpuak edo gaixotasun desberdinak hautemateko txakurrak trebatzeko gailu teknologikoak sortzen lan egiten duen ekimena da.

BBK Arin - BROMALGAE

BROMALGAE

NOx eta CO2 gas kutsatzaileak biltzea eta tratatzea mikroalgen bidez. Bi sistema garatu dituzte: GarbiNOx, gas industrialak eraisteko eta GarbiAir, iragazki biologiko gisa jarduten duten hiriko zuhaitzak.

BBK Arin - ISAUKI

ISAUKI

Proteina alternatiboen foodtech sektoreko startup bat da, eta arrainen analogoak garatzen ditu, hala nola ganbak, txipiroiak eta gula beganoa, hainbat landarerekin eta mikro eta makroalga aterakinekin.

BBK Arin - OREKA

OREKA

Elikagaiak alferrik ez galtzeko ekimena, soberakina behartsuenak elikatzeko ahalik eta potentzial handienean eta onenean erabiliko dela bermatuz.