Denis Ugalde

BBK Arin-en hautatua

Enplegua eta ekintzailetza

Elikagaiak xahutu edo alferrik galtzearen aurkako teknologia, gehien behar dituztenei eroan ahal izateko.

Elikagaiak xahutu edo alferrik galtzearen aurkako teknologia, gehien behar dituztenei eroan ahal izateko.

Munduan ekoizten den janariaren herenak zaborretan amaitzen du, milioika pertsona goseak dauden bitartean.

Paradoxa horrek bultzatu zuen Denis Ugalde ‘Oreka’, elikagai-soberakinak modu seguru, azkar eta eraginkorrean ematea ahalbidetzen duen soluzio teknologikoa, sortzera.

“Irtenbide bat bilatzen hasi nintzen, eta horrela jaio zen Oreka”, azaldu du Denisek.

Bere plataformak korporazioak, ospitaleak, ikastetxeak eta hotelak inguruko gizarte-erakundeekin lotzen ditu, egoera onean dauden elikagaiak zuzenean jantoki sozialetara irits daitezen. Denek irabazten dute, janaria behar dutenek, eman dezaketen erakundeek, eta planetak, elikagai-tonak alferrik galtzea saihesten du eta.

Oreka sei autonomia-erkidegotan dago jada, eta hilean 7 tona elikagai baino gehiago berreskuratzen ditu; bestela, zaborretara joango lirateke. Orain, hazten jarraitzea da helburua, sektore berrietara iristea eta eragin positiboa biderkatzea.

BBK Arinen laguntzarekin, proiektu honek erakusten du berrikuntzak eragin sozial sakona izan dezakeela, elikagaiak alferrik galdu edo xahutzearen aurkako borroka teknologiaren eta enpatiaren bidez birdefinituz.»