Isabel Abascal

Compostree, BBK Ekin 2023 lehen saria

Enplegua eta ekintzailetza

% 100 konpostagarriak diren zuhaitz-babesgarriak egiten ditugu, kutsatu barik basoberritzeko.

% 100 konpostagarriak diren zuhaitz-babesgarriak egiten ditugu, kutsatu barik basoberritzeko.

Isabel Abascalek naturan aztarna positiboa uzteko hartutako konpromisotik sortu zen Compostree.

Aholkularitza-sektorean urteak eman ostean, egun batean, semearekin zuhaitz-landaketa batean zegoela, zuhaitzak babesteko plastikozko hodiak erabiltzen zituztela ikusi zuen. Kontraesan horrek bere asmoa piztu zuen. “Klima-aldaketa geldiarazteko basoberritu nahi dugu, baina txarto egiten ari gara”, dio Isabelek.

Compostree

Horrela hasten da ikerketa- eta ikasketa-etapa bat, eta nitxo bat detektatzen du argi: zuhaitzak babestea hondakinik sortu barik. Benetako jasangarritasunak inspiratuta, % 100 konpostagarria den babesgarria sortu du, arto-almidoiz eta landare-zuntzez egina. Bere helburua planeta birsortzen laguntzea da, etorkizuna arriskuan jarri barik.

“Ekitea eguneroko abentura da”, dio Isabelek. Mundu korporatibotik ideia bat hutsetik botatzera igarotzea ziurgabetasunez betetako jauzia izan zen, baina baita hazkunde-jauzia ere. BBK Ekinen bultzadari esker, Compostreek aurrera egin ahal izan du laguntza, babes tekniko eta ikusgarritasunari esker, ekonomia zirkularrarekin eta inpaktu sozialarekin bat datorren irtenbide gisa sendotuz.

Bere historiak erakusten du keinu txikiek eraldaketa handiak bultza ditzaketela, eta basoak babesteak hori egiteko erabiltzen ditugun metodoak jagon edo zaintzea ere badakarrela. Compostree bere ekarpentxoa da: apustu berritzailea, bertokoa eta arduratsua, ingurunea hasieratik zainduz basoberritzeko.