The Future Game

Etorkizuna orainetik pentsatzeko jokoa. Esperientzia eraldatzailea, belaunaldi berriek erronka global handien aurrean duten pentsamendu kritikoa eta konpromisoa aktibatzen dituena.

Zer da

The Future Game BBK Kunak bultzatutako ikasketa gamifikatuko esperientzia bat da, gazteek mendeko erronka handiak aztertzeko eta inpaktu handiko taldeko soluzioak eraikitzeko.

Garapen Jasangarriko Helburuetan oinarrituta (GJH) eta diziplina anitzeko talde batek garatua, joko honek etorkizuneranzko bidaia bat proposatzen du, agertoki desberdinen bitartez. Haietan, parte-hartzaile bakoitzak bere erabakiak hartu beharko ditu, ondorioak aurreratu, eta besteekin kolaboratu, errealitate berri bidezkoagoak eta jasangarriagoak irudikatzeko.

Nori dago zuzenduta

Jakin-mina duten gazteei dago bereziki zuzenduta, arlo sozialean eta ingurumenekoan, eta baita aldaketa-eragile gisa jardun ahal izateko erremintak barneratu nahi duten ekintzaileei ere. Jokoaren bitartez hausnarketa kolektiboa, pentsamendu kritikoa eta ikasketa aktiboa sustatu nahi duten entitateentzat ere tresna baliagarria da.

Zergatik da garrantzitsua
  • Pentsamendu kritikoa, sormena eta kontzientzia kolektiboa aktibatzen dituelako.
  • Bizkaian berrikuntza sozialeko ekosistema bat sustatzeko BBK Kunaren konpromisoaren parte da.
  • Belaunaldi berriei aldaketaren protagonista izatera gonbidatzen dielako, haien ikuspegia benetako erronkekin konektatzen duelarik.
Jokoaren metodologia

Esplorazioa
Landu nahi diren erronkak identifikatzen dira, eta hasierako ikerketa bat egiten da, ordezkaritza-inkestak barne, behar izanez gero.

Ideazioa
Kontzeptuak eta joko-dinamikak sortzen dira gako-ardatzetatik abiatuta, zeinak taldearekin alderatuko diren estrategia koherente bat zehazteko.

Kontzeptualizazioa
Kontakizuna (“lore”) eta murgiltze-esperientzia diseinatzen dira, eta parte-hartzaileak zuzenduko dituen narrazio-elementuak zehaztuko dira.

Diseinua
Esperientzia osoa garatzeko behar diren materialak eta euskarriak sortzen dira.

Martxan jartzea
Gaikako lehiaketetatik hasi eta kapitulu interaktiboetara arte, jokoa koordinatzen eta exekutatzen da, parte hartzearen inguruko informazioa biltzen den bitartean.

Analisia
Esplorazio eta parte-hartze datuak konbinatzen dira gazteen kezken, balioen eta etorkizuneko ikuspegien ikuspuntu kualitatiboa eta kuantitatiboa lortzeko.