Barneko Informazio-sistema
Irregulartasunak prebenitzeko, detektatzeko eta jakinarazteko kanal segurua. Kode Etikoaren eta BBKren legezkotasun eta gardentasun printzipioen ildotik, eta informatzaileentzako konfidentzialtasun eta babes osoz.
Zer da
Informazioaren kultura eta osotasunaren azpiegitura indartu nahi ditugu, gobernu organoetako kideek, zuzendaritza taldeak, langileek eta, oro har, laguntzaileek/hornitzaileek beren Kode Etikoan ezarritako legezkotasunaren eta balio eta jarduera printzipioen errespetua sustatuz.
Helburu horrekin, Barneko Informazio-sistema bat ezarri dugu, interes publikoaren aurkako mehatxuak prebenitzeko eta detektatzeko, eta egon daitezkeen jokabide irregularren edo legez kontrako edo legearen edo Kode Etikoaren aurkako balizko ekintzen salaketa errazteko.
Sistemaren funtsezko printzipioak
- Informatzailearen nortasunaren konfidentzialtasuna, ohiko bideak ez direnetatik ere jakinarazitako informazioarena eta, haien kudeaketan eta izapidetzean egingo diren jarduketena zein komunikazioen sekretua.
- Komunikazioak modu anonimoan egiteko aukera.
- Datu pertsonalen babeseko araudian zehaztutako betekizunak betetzea..
- Informatzaileen babeserako bermeak ezartzea, errepresaliak debekatuz eta laguntza-neurri guztietara sartzeko gaitasunez.
- Edonoiz informatuak izateko eta entzunak izateko pertsona kaltetuen eskubidearen bermea.
- Kaltetuen errugabetasun-presuntzioa eta ohorea errespetatzea.
Zer komunikazio ahalbidetzen ditu
Jokabide ez-erregularren edo BBKren kode etikoaren eta gainerako barne-araudiaren urratze larri edo oso larria eragin dezaketen jakintza edo susmo oro komunikatzeko aplikatuko da sistema.
Horrez gain, Sistemak aukera emango du arau-hauste penal edo administratibo larria edo oso larria izan daitekeen edo Europar Batasuneko Zuzenbidearen arau-hauste izan daitekeen edozein ekintza edo ez-egiteren berri emateko, baldin eta:
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko urriaren 23ko 2019/1937 (EB) Zuzentarauaren eranskinean zerrendatutako Europar Batasunaren egintzen aplikazio-eremuan sartzen badira
- Europar Batasunaren finantza-interesei eragiten badiete; edo barne-merkatuan eragiten badute.
- Gainerako komunikazioetarako (kexak, iradokizunak, esker onak, beste kontaktu mota batzuk), kanal hau erabil dezakezu.
Barneko Informazio-sistemaren ezaugarriak eta kudeaketa prozesua Barneko Informazio-sistemaren Politikan eta Informazioak Kudeatzeko Prozeduran deskribatzen dira, eta jarraian kontsulta ditzakezu.