Kultura inklusiboa

Kultura inklusiboa bultzatzen dugu, artea eta sormena pertsona guztientzat eskuragarri izatea bermatuz, jatorria, adina, gaitasuna edo egoera ekonomikoa edozein izanik ere. Hainbat ekimenen bidez, Bizkaian kulturarako sarbidea errazten dugu, artearen eta musikaren bidez aniztasuna eta gizarteratzea sustatuz.

Kultura inklusiboa ekimenaren helburua kulturarako sarbidea demokratizatzea eta hura gozatzea zailtzen duten oztopoak ezabatzea da. Musika, antzerkia, erakusketak eta ekitaldi artistikoak biltzen dituen askotariko programazioa du, eta ekimen honen helburua inor kulturarako eskubidetik kanpo ez uztea da.

Gainera, sarbidea mugatu dezaketen egiturazko faktoreak gainditzeko lan egiten du, hala nola egoera ekonomikoa, desgaitasuna, adina, generoa edo jatorri kulturala. Horretarako, espazio irisgarriak eta inklusiboak sortzen dira, pertsona guztiek bizitza kulturalean aktiboki parte hartu ahal izateko.

Nori dago zuzenduta

  • Egoera zaurgarrian dauden pertsonei, ekitaldi eta jarduera kulturaletara sartzeko aukerak emanez.
  • Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden adingabe, gazte eta helduei, artea integraziorako eta hazkunde pertsonalerako tresna izan dadin.
  • Desgaitasuna duten pertsonei, kultura-eskaintzan oztopo fisikoak eta kognitiboak ezabatuz.
  • Bazterkeria-arriskuan dauden kolektiboekin lan egiten duten elkarteei.
  • Jendeari, oro har, aniztasuna eta inklusioa sustatuz artearen eta kulturaren esparruan.

Ekimenak

Irisgarritasuna eta parte-hartze kulturala bermatzeko hainbat ekintzaz osatuta dago:

  • Etorkizuna Musikatan: Musikaren bidez integratzeko espazio bat, non kultura-aniztasunaren eta gizarte-bazterketaren arriskuaren testuinguruan dauden haurrak eta gazteak orkestra inklusibo baten parte diren. Proiektu honek elkarbizitza, sormena eta garapen pertsonala sustatzen ditu artearen bidez.
  • Kulturarako sarbidea: Egoera zaurgarrian dauden pertsonek ekitaldi kulturaletan, jaialdietan, erakusketetan eta museoetan parte hartzea errazten du, artearen bidez gizarteratzea sustatuz.
  • BBK ART(e)gileak: BBK ART(e)gileak ekimena sorkuntza artistikorako testuinguruak sortzeko helburuarekin sortu da, Bizkaiko gizarte zentroetako erabiltzaileekin hitz eginez. Sortzaileen eta haien bat-bateko kolaboratzaileen trukea, sormena, esperimentazioa, irudimena eta berrikuntza sustatzea da asmoa.
  • Gertu Kultura Bizkaia: Egoera zaurgarrian dauden pertsonei kulturarako sarbidea errazten dien programa, gizarte erakundeekin zuzenean lankidetzan.
  • Guggenheim museoaren programa sozialak: Alde batetik, zentro jakin batzuetako tailerrak/jarduerak, besteak beste, ospitaleetan, eguneko zentroetan, osasun mentalaren arloko zentroetan…

Bestalde, bisita gidatuak eta doakoak, zaurgarritasun sozial, ekonomiko, identitate, migratzaile eta abarreko egoeran dauden pertsona behartsuen zentro edo elkarteei zuzenduta. Gainera, behar bereziak, fisikoak, intelektualak edo psikikoak dituzten pertsonen neurrira egindako bisitak ere eskaintzen dira.

Zergatik da garrantzitsua

  • Aukera berdintasuna sustatzen du, kulturarako sarbide unibertsala errazten baitu.
  • Aniztasuna eta artea sustatzen ditu integraziorako tresna gisa.
  • Sormena eta garapen pertsonala sustatzen ditu kultura-espazioetarako sarbide txikiagoa duten kolektiboetan.
  • Kohesio soziala indartzen du, jatorri eta errealitate desberdinetako pertsonak partekatutako esperientzia kulturalen bidez konektatzen baititu.