Behotsik instrumentu-tailerra
BBK Kuna , 30 maiatza 2026 , 12:00h
Etorri Behotsik orkestrak antolatutako musika-tailerraz gozatzera, maiatzaren 30ean, 12:00etan, BBK Kunan.
Saioan zehar, haurrek musikaren mundura hurbiltzeko aukera izango dute modu praktiko eta dibertigarrian: orkestra bateko instrumentu desberdinak ezagutu eta jotzeko aukera izango dute, ipuin musikal batez gozatuko dute, eta taldean musika-pieza bat interpretatuz orkestraren parte sentituko dira.
Musika barrutik ezagutzeko, instrumentuekiko jakin-mina pizteko eta orkestra batean jotzearen emozioa bizitzeko esperientzia parte-hartzailea.