Hitzaldiak eta networkinga
Etorkizuna tokian tokiko ikuspegitik diseinatzea: kultura, sormena eta komunitatea Bizkaian
BBK Kuna , 10 ekaina 2026 , 09:30h
New European Bauhaus Festibalaren barnean, Bizkaiko partnerak “Etorkizuna tokian tokiko ikuspegitik diseinatzea: Kultura, Sormena eta Komunitatea Bizkaian” topaketa antolatzen ari gara. Ekitaldia, datorren ekainaren 10ean (asteazkena), izango da, 9:30etik 11:00etara, BBK KUNAn (Urazurrutia kalea, 3, Bilbo).
NEBen Bizkaiko ordezkariak (BBK Kuna, Bilbao Metropoli 30, eCivis, EDE Fundazioa, Gaia eta IED Kunsthal) ekitaldian parte hartuko dute, Euskadiko beste partner batzuekin batera. Bertan, kulturaren, herritarren, diseinuaren eta gizarte-berrikuntzaren arteko lankidetza-modu berriei buruz hausnartzeko gune bat proposatzen da, bertatik bertarako ekimenek jasangarritasunaren, kohesioaren eta sormenaren eragile gisa duten balioa nabarmenduz.